XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eskerrikasko, neskato. Zoaz arin Iturbe-Housera.

An ongi babesturik egongo zera-ta -, eskatu zion Bon-Lucky-Boy`k bizia salbatu-berri zion txeiendar mirabeari.

Ta, besterik gabe irten zan bera ere, iñori agurrik egin gabe, jendez beterik aurkitzen zan arroztegi artatik.

Ez zion Margot gaixoari bizkarretik aiztorik atera.

Bigaramonean, Alkateraren etxean bildurik zeuden, Epaillea eta Sheriff Nagusia.

An zan Alkatea bera ere.

Zearo samindurik, benetan maite bait zuan Margot bere alabatxoa; baiñan alataguztiz, bere biotzeko samintasuna baiño billera artan aztertzekoa zuten arazoa geiago ajola zitzaion.

Maiz aipatu zuten aiek billera artan Nagusia esaten zioten norbait.

Aipatu ere...¡nolako begirune aundiz aipatu! - Arritzekoa da jaunak, baiñan aspaldian ez dut Astrong Koronaleren berririk - esan zien bere lagunei Alkateak.

- Ez da arritzekoa,- erantzun zion maikide batek.

Nagusiak esan didanez, gauza ikaragarriak gertatu bait dira azkeneko egun auetan.

- Zer esan nai diguzu? - Fort Equity'ko bi eskuadroi, beren ofizialak eta guzti, illak izan omen dira Felicity Valley'n.

An il omen da borrokan Astrong Koronela bera! Eta baita bere seme Kapitan gaztea ere!.

- Ez daiteke! Felicity Valley'ko inditarrak siux endakoak dira, eta siutarrak gurekin pakean daude.

Washington'go Jaurlaritzak berak izenpetu zuan siutarrekin pakea! Zer dala-ta joan zitekean Astrong Koronela bi eskuadroiekin siutarrei Felicity Valley'n guda-egitera?.

- Aski lotsagarri izan-bide da arazo guztia, eta orregaitik Washington'go Jaurlaritzak ez omen du an gertatua iñork jakiterik nai.

Nagusiak ordea jakin aal izan omen du, Astrong Koronela inditarrei Felicity Valley'ko lurralde guztia kentzera joan zela, eta egitera zijoana iñork jakingabe gelditu zedin, Felicity Valley'ko inditarrak danak, gizon, aur, eta emakeme, danak iltzeko agindua eman ziela bere gudariei.

- Arraioa! Banekian Astrong Koronela gizon ausarta zala, baiñan ez nuan uste orrenbesteraiño iritxi zitekeanik,- maxiatu zuan ordurarte isilik egon zan maikideak.

- Jakin du zerbait geiago ere Nagusiak.